XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irtenaldia

Ibai edo erreka bat aztertzea izango da irtenaldi honen helburu nagusia.

Bide batez inguruko erliebea ere aztertuko dugu.

- Planoa

- Argazki-makina eta prismatikoak (posible bada)

- Koadernoa eta arkatza

- Planoan ibaia edo erreka non sortzen den eta non bukatzen den ikusi.

- Inguru guztia ondo behatu eta ahal den informaziorik zabalena bildu.

- Kutsadurari buruz ere azterketa bat egin.

Horretarako, bertako landare eta animaliez ohar zaitez.

- Animalia asko al dago?

Zein motatakoak?

- Landare ugari al daude?

Nolakoak dira?

- Kutsatua badago, zeren eraginez sortu ote da kutsadura hori?

- Gelara itzultzean talde bakoitzak irtenaldi honi buruz hormirudi bat egingo du.

- Kutsadurari buruzko elkarrizketa bat ere egingo duzue, zuen iritziak emanez.

Irtenaldi guztietan gogoratzeko arautegia

- Irtenaldi garaia kanpoan egiten duzun klasea dela gogoratu eta gelako jarrera mantentzen saiatu.

- Denok batera joan behar duzue, elkarrengandik urrundu gabe.

- Zakarrik ez bota.

- Elkarrizketa egiterakoan, gogoratu zure iritzia eman aurretik eskua altxatu behar duzula.

Moderatzaile bat aukeratzea egokia izango litzateke.

- Besteen iritzia errespetatu egin behar duzu.

Bukatu aurretik, gaiaz zenbateraino jabetu garen ikustea komeni zaigu.

Horretarako izaten da gai bakoitzaren amaieran agertzen den Ikasitakoa gogoratuz atala.

Egizu saltotxo bat; eta zoaz liburuko 29. or.ra.

Han dituzu zenbait ariketa eta iharduera.